XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.4. PLASTIKAREN INGURUAN - Haurren jantziak behatu eta hitzegin.

- Plastilinaz, gona, prakak, e.a. egin.

Egiten doazelarik, irakasleak galdetuko die banaka: zertan ari zara? eta erantzuna: Gona (praka, e.a.) egiten ari naiz.

Aginteak ere erabil daitezke.

- Umeei panpin marrazturik eman, eta holako aginteak erabili: gona, gorriz margotu... zapata beltzez margotu....

- Panpin baten jantziak ziztatu edo ebaki ondoren jantzi.

- Gorri eta urdin margoekin jolastu.

3.5. DINAMIKA - Gelan kolore ezberdinetako gauzak aurkitu.

- Bloke logikoekin jolastu, eta kolorez bereizteko agindu: hartu gorriak, erakutsi....

- Disfrazak edo nagusien jantzi zaharrak erabiliz, umeek jantzi daitezela.

- Agindu ezberdinak eman, taldeka, binaka eta banaka bete ditzaten: zuek, eseri mahai gainean, Miren, zapata handia hartu, zu, bota gorria jantzi, e.a.

- Panpin batek dituen jantziak, botoiak, krisketak, e.a., lotzeko esan umeei.

Panpina jazteko ere agindu dakieke.

- Umeak ilaran edo binaka jarri eta batak besteari botoiak askatu edo lotu behar dizkio.

- Jolasak: Poltsa jokoa, zer dago poltsan eta norena da?, norenak dira zapata hauek; zapaten banaketa.

(Adarra 16,40-41 orr.).

3.6. BESTE ARIKETA BATZUK - Arbelean, irakasleak hiztegian agertu diren gauzak (edo bloke logikoak) kolorez margotuko ditu.

Gero kolore berdineko gauzak lotzeko esango die.

- Arbelean eginikoa, fitxetan edo franelogramaz egin.

- Ikuimenaz igarri zeintzuk diren poltsa batetan dauden gauzak.

- Bi edo hiru ekintza marrazturik hartuz, ordenik gabe jarri, umeek ordena ditzaten.

Adibidez, amantala jazten, mahai garbitzen, mahaian jaten, e.a.

4. IPUINAK
- Saguak eta katua
- Urriztiko txitoa (Ikusi-makusi,449 orr.)
- Los zapatos nuevos. El globo, Buenos dias (Tina-Tin).